XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ume-kantak SarreraIkastoletan, abesti askoren
Ba dira, leendik sortutakoak.
Bañan zeurok sortu bearko dituzute beste asko, edo-ta, besteren batek egindakoak aukeratu.
Nola sortu? nola aukeratu?.
Irizpide bat
Zer irizpide? Zer kriterio?.
a) Kantaren gaiak mamiak, euskal-kutsua izan bearko du alde batetik, eta ume-sikologi-kutsua bestetik.
Ume euskaldunentzako interesgarriak diran gauzak kantatu bearko ditu.
b) Ume-kantaren teknikaz egiñak izan bearko dute.
Lenengo puntuari dagokiona, sikologo baten egitekoa da, batez ere.
Nik, bigarren puntua bakarrik ikutuko det itzaldi ontan: Ume-kantaren teknika azala.
Nola eratu izan dituzte gure umeak, beren kantak?.
Orra, nere itzaldi onen gaia.
Asierako galdera - Gauza errexa al da, ume-kanta bat egitea? zernai esatea naikoa al da, ume-kanta bat egiteko?.Arriola-marriola, kin-kuan-kin; portan zela, portan min.
Arrixamalet, morrixamalet, kirun-karun, pek.
Badirudi, kanta ortan zernai esaten dala.
Ez bait da esaten ezer idearik, ezer adigarririk....
Bañan ba da or teknika bat; ezer adigarririk esan gabe,
Orixe da aurraren poesia.
Gero ikusiko degu, zertan dagon poesi orren izaera, mamia, muña.
Bañan, asieran, aitor dezagun ba dala or teknika bat.
Bere teknika ortan, umeak, ezer esan gabe osatzen du bere olerkia, bere poesia.
Bañan ezer
Orixe bait da umearen poesia: ez geiagorik, bañan ezta gutxiagorik ere.
Ez da, ez, gauza errexa, ez da nolanai egin diteken gauza, ezkerreko eskuz egin diteken obra bat; (...).